Euskal Artzainak Ameriketan elkartearen eskutik, Ameriketan ibilitako artzain baztandarrek hainbat solasaldi eman dituzte eskola ttikietan. Azkenekoa Amaiurren eskaini zuten martxoaren 21ean Jose Antonio Ariztia eta Moises Alemanek. Halere, martxoaren 27an, Zugarramurdin emanen dute artzainek bere esperientzien berri.
Elkarteko arduradunen erranetan, arras esperientzia polita izan da, Baztango haurrek arretaz segitu baitituzte artzainen azalpenak eta elkarteko Josephine Etcheverry eta gonbidatutako artzainak ongi hartu dituzte. Harriturik aditu dituzte kaskabel-suge, koiote eta hartzen istorioak… Horretaz gain, artzainei esker, euskaldunak jende zintzo, langile eta hitzekoa bezala ezagunak garela erakutsi nahi izan dute elkartetik, harrotasunez.
Euskal Artzainak Ameriketan elkartetik eskerrak eman nahi dute irakasle nahiz iksleek erakutsi duten interesagatik eta helarazi dizkieten marrazkiengatik.