Baztango udal liburutegian fonotekaren aurkezpena egin zen martxoaren 19an eta hemendik aitzinera, hori kontsultatzeko aukera dago.
Fonoteka egiteko ideia iaz sortu zen, Eusko Kulturrek ondare ez-materialaren bilketa egin eta Baztango udalarekin harremanetan paratu zelarik. Baztan solasean lanerako ahozko tradizioaren bilketa egina zegoela ikusirik, bilketa hori zabaltzea inportantea zela iruditu zitzaion Udalari, belaunaldiz belaunaldi ahoz aho transmititu den hori herritarren esku uztea, historia bizi izan dutenen ahotik aditzea eta herri jakintza denon esku uzteko helburuarekin. Liburutegian ez ezik, Museo Etnografikoan ere paratu nahi dute.
Hau guztia azaltzerat, Baztango Ondare ez-materialaren bilketan aritu zen Maite Lakar etorri zen. Aurkezpenean fonoteka zer den, helburua zein den… azaldu zituen.