Euskal Zinemaren Astean luzemetrai onenaren saria jaso du Baztan filmak

TTIPI-TTAPA 2013ko martxoaren 15a

Elizondoko Mikel Pruaño produktoreak jaso zuen saria

Caja Vital Kutxak 29. Euskal Zinemaren Astea antolatu zuen.  2012. urtean Euskal Herrian estreinatu ziren produkzioen artean selekzio bat egin zuen. Otsailaren 25etik martxoaren 2a arte zinemara hurbildu zen publikoak lan ezberdinak ikusteko aukera izan du.
 
Proiekzio guztiek, bai produkzioaren aldetik, bai grabatutako lekuarengatik, bai zuzendariaren aldetik, Euskal Herriarekin lotura izan dute. Ikus-entzuleek  eguneroko bozketaz, laburmetraia edo luzemetraiarik onena, emanaldi bakoitzaren hasieran eman zitzaien txartelak erabiliz aukeratu zituzten.  Martxoaren 2an, larunbatean, izandako sari banaketan sarituak ezagutu ziren.
 
Honela, luzemetraiarik onenaren saria Baztan filmarentzat izan zen. Elizondoko Mikel Pruaño produktoreak jaso zuen saria.
 
Laburmetraiarik onenaren saria Moster Do not exist filmarentzat izan zen eta Gutako Bat saria Gorka Aginagalde aktorearentzat.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun