140 neska-mutiko Iruritako Kantari Topaketan

TTIPI-TTAPA 2013ko martxoaren 15a

Utzitako argazkia

Baztango kantari ttikiek hitzordua zuten otsailaren 23an Iruritan eta ez zuten hutsik egin. 140 neska-mutiko aritu ziren kantuan Elizondoko abesbatzak, Iruritako parrokiaren eta Guraso Elkartearen laguntzarekin antolatutako saioan.

Elizondoko abesbatza ttiki eta Giltzarri txikikoek batera abestu zuten lehenik, bakarka gero eta saioa akitzeko Baztango Herrietako eskolak, Baztan Ikastola, San Franzisko Javier Ikastetxea eta Lekaroz Bhiko ikasleak bildu eta guztiek elkarrekin bertze bost kanta eskaini zituzten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun