Euskal Artzainak Ameriketan elkarteak, Baztango Udalak eskatuta, Baztango eskoletan erakusketak eta hitzaldiak antolatu ditu. Lehena, martxoaren 5ean egin zen Azpilkuetan. Bertan, artzainen argazkiekin egindako panelak ikusgai paratu ziren eta Josephine Etcheverry, Alejandro Cordoba, Joxe iturralde eta Fermin Barazabal ere bertan izan ziren beraien bizipenak kontatzen.
Martxoaren 11n Erratzura joatekoak ziren eta 12an Arraiozera. Hilaren 14an Zigan izanen dira 12:00etan eta Oronozen 15:15ean; martxoaren 18an Gartzainen 12:00etan eta Iruritan 15:00etan; martxoaren 19an Arizkunen 12:00etan eta martxoaren 21ean Amaiurren 12:00etan.
Hitzaldi eta erakusketa hauekin, Baztango gazteei, orain dela urte batzuk bailarako gazteak bizitu zutena ezagutzera eman nahi zaie, baita, bertze lurraldeetan utzi zuten izen ona ere.