Familian euskaraz jolasean aritu ziren Elizondon martxoaren 9an

TTIPI TTAPA 2013ko martxoaren 15a

Gurasoek eta seme-alabekin elkarrekin euskaraz jolastu zuten. Utzitako argazkia

30 gurasok eta 40 haurrek parte hartu zuten Korrika Kulturalaren baitako ekimenean

Baztango hainbat gurasok, seme alabekin batera, AEK-k, Baztango Udaleko Euskara Zerbitzuak lagunduta eta Korrika Kulturalaren baitan antolatutako “Familian euskaraz jolasean” tailerrean parte hartu zuten martxoaren 9an. Guztira 30 guraso eta 4-8 urte bitarteko 40 haur elkartu ziren.

Tailerra Urtxintxa Eskolako hiru begiralek bideratu zuten eta helburua gurasoen edo familiako kideen parte-hartzea eta inplikazioa bultzatzea izan zen, ezaguna baita jolastuz eta abestuz haurrek zenbait gaitasun eta trebezia garatzen dituztela eta, gozatzen duten bitartean, euren euskararekiko motibazioa, ezagutza eta erabilera areagotzen dela. Gurasoen erranetan, esperientzia ederra izan zen, jolasaren bitartez hizkuntza ezagutzeko eta ikasteko aukera izan baitzuten bai haurrek baita gurasoek ere, jolasetan abestiak, esamoldeak, emozioen adierazpenak, oro har hiztegi zabala erabiltzen eta lantzen baita.

Tailerra akituta, familia bakoitzak bertan landutako jolasen kantak biltzen dituen CD bat izan zuen opari.

Antolatzaileen erranetan, bereziki positiboa eta poztekoa da halako ekitaldietan gurasoak parte hartzeko prest egotea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun