Korrika kulturalaren baitan, euskaldun berrientzat egokitutako bertso saioa izanen da Elizondon. Bertso Korrika izenez, martxoaren 15ean, Arizkuneneako aretoa bertso eta musika doinuez jantziko da. Julen Zelaieta, Xabier Maia, Oier Amiano eta Jon Barberena bertsolariak kantuan ariko dira eta Maialen Iantzik trikitixarekin girotuko ditu bertsoak. Fernando Anbustegi gai jartzaile lanetan arituko da. Horren ondotik, bertso musikatuak izanen dira. Baztango Bertso Eskolako Oier Amiano eta Kotte Plaza, Iruritako Garaxi, Gorka eta Xabier Urtasun trikitilarien laguntzaz arituko dira bertsotan.