Iruritako gazteek, bertso saio antolatu dute martxoaren 15ean. Ander Lizarralde eta Unai Muñoa bertsolariek «Ez gara palestinaz ari» emanaldia eskainiko dute 20:45ean Damaso Zabalza Gizarte Bilgunean. Oholtzan Imanol Kamio eta Aitor Atxega musikariak izanen dituzte lagun. Ez da bertso saio arrunta izanen, bertsoak, musika, antzerkia eta poesiarekin uztartzen baitituzte ikuskizunean. Bertsolariek barne mundura egiten dute bidaia, bertsoz bertsoz, hitzez hitz, notaz nota... barnekoa ikusleei erakutsiz. Emanaldiaz gozatu nahi dutenek 4 euro ordaindu beharko dituzte.