Nafarroako Gobernuak baso jarduerarako dirulaguntzak ezeztatu dituela eta hainbat lan zalantzan daude Baztanen

TTIPI TTAPA 2013ko martxoaren 12a

Garbiñe Elizegi, Jon Elizetxe eta Florentino Goñi agerraldian. Utzitako argazkia

Basogintza taldearen proposamenarekin bat egin du Udal Gobernu taldeak

Nafarroako Gobernuko Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko Departamentuak, baso jarduerarako dirulaguntzak ezeztatu egin ditu. Hori salatzeko prentsaurrekoa egin zuen martxoaren 7an Baztango Udal gobernuak, kolokan geldituko diren lanen berri emanez eta mozio proposamena aurkeztuz.

Nafarroako Gobernuko Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko Departamentuak, baso jarduerarako dirulaguntzak ezeztatu egin ditu. Hori salatzeko prentsaurrekoa egin zuen martxoaren 7an Baztango Udal gobernuak, kolokan geldituko diren lanen berri emanez eta mozio proposamena aurkeztuz.

Garbiñe Elizegi alkatea eta jon Elizetxe eta Florentino Goñi izan ziren agerraldian eta beraiek aipatu zutenez, «Nafarroako basoak egoki mantzentzeko, diru laguntza hauek beharrezkoak dira, gure basoen geroa eta iraunkortasuna mantendu ahal izateko. Honetaz gain, 400 lanpostu zuzen mantentzeko funtsezkoak dira».

Egoera honengatik Nafarroako Basogintza Taldea sortu egin da; ehunetik gorako baso sektoreko entitateen bermea duenak, besteak beste Tokiko Administrazioak, beste baso lurren jabeak, basolan enpresak eta ingenieritzak. Basogintza talde honek, Nafarroako Baso Sektore muinetik sortua da, interes partikularrik gabeko eta erakunde apolitiko bezala sortua da. Baso sektoreko ordezkari guztiak barne dituena eta ordezkari berriak (Tokiko administrazioak, partikularrak, enpresak, kabineteak, etb.) jasotzeko prest dagoena. Hain zuzen, talde honek aurkeztutako mozioa eztabaidatuko du Balleko Etxeak.

Bertzeak bertze, zera eskatzen du: «Toki Administrazioko, Ingurumeneko eta Landa Garapeneko Departamentuak indargabetu edo ezaba dezala Toki Entitateentzako eta Partikularrentzako Baso Lanetarako Laguntza. 2013-2014 Kanpaina deialdia bertan behera utzi duen ebazpen, akordio edo erabakia, deialdiak zabalik jarrai dezan, eta tokiko zera entitateek eta partikularrek basogintza-lan aurreikusiak egiten segi dezaten».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun