Mendebaldeko Sahararen egoera aztertzen ari dira Elizondoko institutuan

TTIPI TTAPA 2013ko martxoaren 11

Mendebaldeko Sahararen egoera aztertzen ari dira Elizondoko institutuan, Juainas Paulekin batera. Utzitako argazkia

Lehen sorospen ikastaroa ere egin zuten joan den ortzegunean

Elizondo Bigarren Hezkuntza Institutuko 2012-13 ikasturtean, tutoretza-planaren barne, Mendebaldeko Sahararen egungo egoera aztertzea erabaki zuten. «Alde batetik, zonaldean dagoen errealitateko sentsibilidade bat delako, eta bertzetik, hain guti ezagutzen den herrialdearen egoera ezagutzeko eta honi buruzko hausnarketa bultzatzeko», Martin Subizar ikasketa buruak aipatu digunez.

Elizondo Bigarren Hezkuntza Institutuko 2012-13 ikasturtean, tutoretza-planaren barne, Mendebaldeko Sahararen egungo egoera aztertzea erabaki zuten. «Alde batetik, zonaldean dagoen errealitateko sentsibilidade bat delako, eta bertzetik, hain guti ezagutzen den herrialdearen egoera ezagutzeko eta honi buruzko hausnarketa bultzatzeko», Martin Subizar ikasketa buruak aipatu digunez.

Gaia lantzeko, hiru saio eginen dituzte, Juainas Paul historialari, aktore eta Saharaztan elkarteko kideak bertzeak bertze, lagundurik eta gidaturik.

Martxoaren 4an egin zuten lehenbiziko saioa. Juainas Paulek, Mapen bilakaera azaldu zien ikasleei, Europar kolonialismoaren nondik norakoak azaldu zituen, azkenik, gaur egungo Mendebaldeko Saharara nola iritsi garen ulertzeko.

Bigarren saioa martxoaren 11n eginen dute Elizondoko institutuan eta Saharar herriaren inguruko dokumental bat ikusiko dute, Fatimetu izenekoa.

Azkenik, martxoaren 18ko hirugarren saioan, Saharaztan elkarteko kide den Mirentxuren esperientzia ezagutuko dute, bera Saharan izan zeneko irudi batzuk aurkeztuz. Juainas Paul ere bertan izanen da, eta berak bere esperientzia kontatuko du. Ikasleek galderak egiteko aukera izanen dute.

 

Martxoaren 7an lehen sorospenak

Bertze aldetik, Elizondoko Osasun Zentrotik hiru erizain etorri ziren institutura martxoaren 7an, zenbait ikasleei, Lehen Sorospeneko emanaldi bat eskaintzera.

Elizondoko Loinaz Azurmendi Gaztelumendi, Sunbillako Isabel Arretxea Irigoien eta Berako Ana Ariztegi Etxenike hurbildu ziren, botikan zer izan behar den, eta erredurak, zauriak, zintzurra trabatu edo arnasbidek ixten direnean zer egin behar den edo bihotza berrindartzeko aholkuak azaltzera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun