Euskal Zinemaren Astean luzemetraia onenaren saria jaso du ‘Baztan’ filmak

TTIPI TTAPA 2013ko martxoaren 6a

Saridunak, tartean Migeltxo Pruaño elizondarra dela. Utzitako argazkia

Elizondoko Migeltxo Pruaño produktoreak jaso zuen

Caja Vital Kutxak 29. Euskal Zinemaren Astea antolatu du Gasteizen. 2012. urtean Euskal Herrian estreinatu diren produkzioen artean selekzio bat egin du. Baztan filma izan da luzemetraiarik onena, publikoaren ustez.

Caja Vital Kutxak 29. Euskal Zinemaren Astea antolatu du Gasteizen. 2012. urtean Euskal Herrian estreinatu diren produkzioen artean selekzio bat egin du. Baztan filma izan da luzemetraiarik onena, publikoaren ustez.

Otsailaren 25etik martxoaren 2a arte zinemara hurbildu den publikoak lan ezberdinak ikusteko aukera izan du. Proiekzio guztiek, bai produkzioaren aldetik, bai grabatutako lekuarengatik, bai zuzendariaren aldetik, Euskal Herriarekin lotura izan dute. Ikus-entzuleek eguneroko bozketaz, laburmetraia edo luzemetraiarik onena, emanaldi bakoitzaren hasieran eman zitzaien txartelak erabiliz aukeratu zituzten. Martxoaren 2an, larunbatean, izandako sari banaketan sarituak ezagutu ziren. Honela, luzemetraiarik onenaren saria Baztan filmarentzat izan zen. Elizondoko Migeltxo Pruaño produktoreak jaso zuen saria. Laburmetraiarik onenaren saria Moster Do not exist filmarentzat izan zen eta Gutako Bat saria Gorka Aginagalde aktorearentzat.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun