Baztango eskoletan erakusketak eta hitzaldiak emanen ditu Euskal Artzainak Ameriketan elkarteak

TTIPI TTAPA 2013ko martxoaren 4a

Artzainen argazkiekin egindako panelak ikusgai paratuko dira. Artxiboko argazkia

Lehenbizikoa Azpilkuetan izanen da martxoaren 5ean, astearte goizean

Euskal Artzainak Ameriketan elkarteak, Baztango Udalak eskatuta, Baztango eskoletan erakusketak eta hitzaldiak antolatu ditu. Lehena, martxoaren 5an, astearte goizeko 10etan, Azpilkuetan izanen da. Bertan, artzainen argazkiekin egindako panelak ikusgai paratuko dira dira, eta Josephine Etcheverry, Alejandro Cordoba, Joxe iturralde eta Fermin Barazabal ere bertan izanen dira beraien bizipenak kontatzeko.

Hitzaldi eta erakusketa hauekin, Baztango gazteei, orain dela urte batzuk bailarako gazteak bizitu zutena ezagutzera eman nahi zaie, baita, bertze lurraldeetan utzi zuten izen ona. Baztango Udalak urtero elkarteari bere laguntza eskaintzen dionez, eta iaz, dirulaguntzaren bidez panelak egin zirenez, elkarteak erakusketak eta hitzaldiak emateko aukera eskaini zion. Maitane Maritorena zinegotziak hezkuntza batzordean aipatu zuen, eta eskola guztien eskaera izan dute Euskal Artzainak Ameriketan elkartean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun