Otsailaren 7an jokatu zen Arkupeak elkarteak antolatutako Elizondoko mus txapelketa eta hurrengo egunean bazkideek bazkaria egin zuten Galarza jatetxean. Bazkaria bukatutakoan irabazleei sariak banatu zizkieten. Jose Mujika eta Juan Angelek osatutako bikoteak eraman zuten garaikurra etxera. Juanito Larre eta Tomas Torres izan izan txapeldunordeak. Dantzan ere ederki ibili ziren erretiratuak, argazkian ageri denez.