Baztan Ikastolako ikasle, irakasle eta gurasoek parte hartu dute aurten ere Zuhaitzaren Egunean eta bertako hainbat zuhaitz landatu zituzten Bagordi inguruan. Kuartelekozelaitik abiatu eta oinez igo ziren Bagordira, eguraldi bikaina lagun zutela. Pixkanaka baso ederra sortzen ari dira inguru horretan.