Emakume zaintzaileendako tailerrak prestatu dituzte Elizondon

TTIPI-TTAPA 2013ko martxoaren 4a

Bidelagunek emakume zaintzaileendako tailera antolatu du. Bina orduko zazpi saio eginen dira martxoaren 7, 14 eta 27an eta apirilaren 4, 11, 18 eta 25ean, arratsaldeko 4etatik 6etara Bidelagun elkartearen egoitzan, Elizondoko Osasun Zentroaren ondoan. Nahia Psikoterapia zentruko Mirentxu Goienetxek gidatuko ditu saioak. Izen ema­tea martxoaren 4a baino lehen egin behar da 948 581327 telefonora deituz edo bidelagun@hotmail.com helbidean. Izen ematea 25 euro gostako da eta gainerakoa Bidelagun elkarteak jarriko du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun