Han eta hemen, herriz herri bikain joan dira inauteriak

TTIPI-TTAPA 2013ko martxoaren 4a

Juan Mari ONDIKOL

Baztango kasik herri eta auzo guzietan ospatu dituzte inauteriak. Euriarekin zalantza handiak izan bazituzten ere, Erratzuko damak atera ziren (argazkian), bertze hainbat mozorro inguruan zituztela, Arizkungo hartza eta mozorroak, Elizondoko karroza ikusgarriak (Madrileko movida, Bilboko txikiteroak, eskolako dantzariak, jeke arabiarrak, Arkupeak elkartekoen bidaia, Non dago Wally?…). Euri eta haizearekin jende gutiago hurbildu zen ikustera, baina mozorrotuta atera zirenek ederki pasatu zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun