Korrika kulturalaren baitan ekitaldiak eginen dituzte asteburuan Baztanen

Ttipi-Ttapa 2013ko otsailaren 28a

Korrika kulturalaren baitan, ekitaldiak antolatu dituzte martxoaren 2 eta 3an Baztanen.

Larunbatean egun osoko besta eta igandean helduentzako ipuin kontalaria

Goizetik gauera arteko besta antolatu dute larunbatean. Bizikleta martxatik hasi, bazkaldu, fanfarrebertsopoteoan ibili eta eguna akitzeko Makulu ken eta Kazkezur taldeek kontzertua eskainiko dute gaztetxean. Bazkarirako sarrerak salgai daude 10 eurotan, Intza, Zubi-punta eta Suinki Euskaltegian. Kontzertuko sarrera borondatearen truke da. Igandean berriz, helduendako ipuin kontaketa saioa izanen da  Arizkunenean.

Korrikaren alde oinak astintzeaz gain, izaten dira Korrikari laguntzeko beste moduak ere, Korrika Kulturala kasu.  Baztanen martxoaren 2an eta 3an eginen dituzte Korrika kulturaleko ekitaldiak.  Goizetik gauera arteko besta antolatu dute martxoaren 2an eta martxoaren 3an, helduentzako ipuin kontaketa saioa izanan da Arizkunenean.

Larunbatean, goizeko 10:00etan Amaiurren gosaldu eta indarrak hartu ondotik, bizikletaz Elizondora joanen dira. Eguerdi partean, Elizondoko gaztetxean bazkalduko dute. Menua: Txorizoa sagardotan, salda, banabar gorriak, xolomoa saltsan, jogurta, kafea eta kopa. Txartelak salgai daude hamar eurotan Intza, Zubi-punta eta Suinki Euskaltegian. Arratsaldean bestak jarraipena izanen du, Elizondoko ostatuetan barna fanfarrebertsopoteoan ibiliko dira 18:00etatik aitzinera. Ander lizarralde, Unai Muñoa eta Jon Elizetxe bertsolariak arituko dira kantuan. Eguna akitzeko, 22:30ean Makulu ken eta Kaskezur taldeek kontzertua eskainiko dute gaztetxean. Reagge, rock eta funky doinuak entzuteko aukera zabalik, sarrera borondatearekin truke izanen da.

Igandean, arratsaldeko 07:00etan egin dute hitzordua Arizkunenean. Arrazoien bila izenburupean, helduendako ipuin kontalaria izanen da.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun