Baztango haur eta gazte kantarien topagunea izan zen larunbatean Iruritako eliza

Ttipi-Ttapa 2013ko otsailaren 26a

140 neska-mutiko bildu ziren Iruritako elizan egindako kantaldian.

140 neska-mutikok parte hartu zuten ekimenaren bigarren edizioan

Baztango kantari ttikiek hitzordua zuten otsailaren 23an Iruritan eta ez zuten hutsik egin. 140 neska-mutiko aritu ziren kantuan, Elizondoko abesbatzak Iruritako parrokiaren eta Guraso Elkartearen laguntzarekin antolatutako saioan.

Baztango kantari ttikiek hitzordua zuten otsailaren 23an Iruritan eta ez zuten hutsik egin. 140 neska-mutiko aritu ziren kantuan Elizondoko abesbatzak, Iruritako parrokiaren eta Guraso Elkartearen laguntzarekin antolatutako saioan.

Elizondoko abesbatza ttiki eta Giltzarri txikikoek batera abestu zuten kantaldiaren lehenengo zatian. Bakarka gero eta saioa amaitzeko Baztango Herrietako eskolak, Baztan Ikastola, San Franzisko Javier Ikastetxea eta Lekaroz Bhiko ikasleak batu eta guztiek elkarrekin bertze bost kanta eskaini zituzten. Musika eta dantza uztartuz, kolore puntua eman zioten ekitaldiari.Aurreiritziak gainditu eta musika korala ezagutzeko bidea izan zen emanaldia. Kantuan gozatu, mugimendua landu eta bide batez, haur eta gazteek kultur ekitaldietan parte hartzea bultzatzea zen topaketaren helburua.  Pianoa jotzen Rodrigo de Vera ariko zen, akordeoian Gurutze Aizpuru eta Izaskun Iparragirre eta zuzendari lanak Kristina eta Maki Urtasunek beteko zituzten. Antolatzaileek «eskerrak eman nahi» dizkiete parte hartzaile eta laguntzaile guztiei.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun