Baztango Bertan merkatari elkarteak Aukeren Azoka antolatu du martxoaren 2 eta 3an. Elizondoko udal pilotalekuan 16 komertziok jarriko dituzte beren postuak. Goizeko 10:00etan zabalduko ditu ateak azokak eta itxi berriz, larunbatean 20:00etan eta igandean 19:00etan.
Bertaratuko diren komertzioak hauek izanen dira: Argibel, Kixkur ileapaindegia, Zangue, Kattalingorri, Ipingi, Virgilio, Fantxike, Piko piko, Nafarpres, Iceta, Iparla kirolak, Pottoki, Zagua, Arrikulunka kirolak, Mari Cruz lentzeria eta Mallenea. Denboraldi bukaerako artikuluak, stock-ean dituztenak eta denboraldi berrikoak ere salgai jarriko dituzte. Pagotxaren bila aritzeaz gain, haurrendako tailerrak eta sabela betetzeko aukera ere izanen da, Santik taloak salduko baititu frontoi sarreran.