Bidelagun elkarteak emakume zaintzaileei zuzendutako tailerra antolatu du. Bina orduko zazpi saio eginen dira martxoaren 7, 14 eta 27an eta apirilaren 4, 11, 18 eta 25ean, arratsaldeko 4etatik 6etara Bidelagun elkartearen egoitzan, Elizondoko Osasun Zentroaren ondoan.
Nahia Psikoterapia zentruko Mirentxu Goienetxek gidatuko ditu saioak. Izen ematea martxoaren 4a baino lehen egin beharko da 948 581327 telefonora deituz edo bidelagun@hotmail.com helbide elektronikora idatziz. Izen ematea 25 euro gostako da eta gainerakoa Bidelagun elkarteak jarriko du.