Gaztelu Taldeak kontzertua eskainiko du igandean Zigako elizan

Ttipi-Ttapa 2013ko otsailaren 22a

Meza ondoan abestuko dute Gaztelu Taldekoek Zigako elizan.

Baztandarren Biltzarreko 50. urteurreneko ekitaldien baitan

Baztandarren Biltzarraren 50. urteurreneko ekitaldien baitan, Gaztelu taldeak kontzertua eskainiko du Zigako elizan. Meza ondoan, 10:45 inguruan, hasiko da emanaldia.

Baztandarren Biltzarrak mende erdia betetzen du aurten eta herriz herri, ospakizun ekitaldiekin hasiak dira. Hurrengoa, musika kontzertua izanen da, Gaztelu Taldeak emanaldia eskainiko baitu igandean, otsailaren 24an, Zigako elizan. Meza ondoan abestuko dute, 10:45 inguruan. Ez da taldeak baztandarren biltzarraren urteurrena ospatzeko eskainiko duen lehenengo kontzertua, urtarril hondarrean, Iruritako elizan abestu zutelako.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun