Iruritan eskuaraz ospatuko dute otsailaren 23an

Ttipi-Ttapa 2013ko otsailaren 21a

Gizarte Bilgunean 19:30etan hasiko dira musika emanaldiak

Iruritako herriak, Baztandarren Biltzarraren eta Xorroxin Irratiaren laguntzaz antolatu du besta. 19:30ean hasiko dira kontzertuak Gizarte Bilgunean. Garazi Goienetxe bakarlaria, Mikel Urdangarin eta Rafa Rueda, bertso musikatuak, Trikidantz eta DJ Tirri-Terik osatuko dute goizaldera arte euskararen eguneko musika pieza.

Iruritan eskuaraz ospatuko dute otsailaren 23an, larunbatean, eta horretarako ekitaldi ugari antolatu ditu Iruritako herriak, Baztandarren Biltzarraren eta Xorroxin Irratiaren laguntzarekin. Musikaz blai egonen da Gizarte Bilgunea, 19:30etatik aitzinera. Hasteko, bigarren solairuan Garazi Goienetxe bakarlaria ariko da eta 20:30ean, Mikel Urdangarin eta Rafa Rueda igoko dira oholtza gainera. Sarrera 8 euro ordaindu beharko da. Segidan, Gizarte Bilguneko ostatuan, dohainik, Baztango bertso eskolakoek bertso musikatuak eskainiko dituzte 22:30ean. 23:30etik 1:30era Trikidantz taldea ariko da eta besta goizeko ordu ttikiak arte luzatuko da DJ Tirri-Terik jarritako musikarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun