Sahararen aldeko elkartasun eguna antolatu du larunbatean Saharaztanek

Ttipi-Ttapa 2013ko otsailaren 20a

Seigarren urtez antolatu du Sahararen aldeko elkartasun eguna Saharaztanek.

Elizondo eta Oronozen prestatu dituzte ekitaldiak

Seigarren urtez, antolatu du Sahararen aldeko elkartasun eguna Baztan-Bidasoako taldeak. Otsailaren 27an da Saharar errepublikaren eguna, eta gurean aurreko larunbatean ospatuko dute. Bestaz gain, Sahararen askatasuna aldarrikatu eta egungo egoera azalduko dituzte. Elizondon elkarretaratzea eta solasaldia eta Oronozen afaria antolatu dituzte.

Seigarren urtez, antolatu du Sahararen aldeko eguna Baztan-Bidasoako taldeak. Otsailaren 27an da Saharar errepublikaren eguna, eta gurean aurreko larunbatean elkartasuna adierazteko ekitaldiak prestatu ditu Saharaztanek. Bestaz gain, Sahararen askatasuna aldarrikatu eta egungo egoera azalduko dituzte. Elizondon 18:00etan elkarretaratzea eta ondotik, Sahara okupatua solasaldia antolatu dituzte, Hassana aktibista sahararrakin. Eguna akitzeko, 20:30ean afaria izanen da Oronozko Gaztelunea elkartean.  

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun