Ernesto Prat elizondarra apirilaren 9an epaituko dute Madrilgo entzutegi nazionalean. Epaiketari buruz informazioa zabaldu eta elkartasuna antolatzeko asmotan bilera deitu dute otsailaren 21ean. Arizkunenean elkartuko dira 19:30ean. Ekin taldeko militantea izatea leporatzen diote Prati eta fiskalak 8 urteko kartzela zigorra eskatzen du berarentzat.
2008ko irailean Guardia zibilak Ekinen aurkako sarekada egin zuen Nafarroan. Polizia operazio horren ondorioz Ernesto Pratek ihes egin behar izan zuen. 2012ko urtarrilaren 25ean Frantziako poliziak Urruñan atxilotu eta Grande Marlaskaren eskaera onartuz otsailean espainiaratu zuten. Apirilean atera zen espetxetik, epaiketa noiz eginen zain, 25.000 euroko fidantza ordainduta. Berriki kaleratu du bizipen guzti hauek biltzen dituen liburua, Hiru ilargi laurden izenburupean.