Elizondoko herriak batzarrea eginen du ortziralean

TTIPI-TTAPA 2013ko otsailaren 20a

Kontrabandisten omenez jarritako eskultura izanen da ortziraleko batzarreko puntu nagusia. Utzitako argazkia

“Gau lana” eskultura izanen da hizpide nagusia

Iluntzeko 08:30ean egin dute deialdia. Hasteko aurreko batzarreko aktaren irakurketa, eta hala balitz, bere onarpena eginen dute. Bilerako puntu nagusia berriz, “Gau lana” eskultura izanen da. Eskultura egiteko materialaren ordainketa herriaren kargu izatea eta eskulturaren kokalekua eztabaidatuko dituzte. Amaitzeko, galdera eta eskaeren tartea zabalduko da.

Otsailaren 22an, ortziralean, Elizondoko udalak batzarra deitu du. Elizondoko herriko etxean elkartuko dira 20:30ean. Hasteko aurreko batzarreko aktaren irakurketa, eta hala balitz, bere onarpena eginen dute. Gai nagusia berriz, “Gau lana” eskultura izanen da. Kontrabandisten omenez egindako eskulturak zeresan handia sortu du, gehienbat emakumeen papera ez delako bertan islatzen. Ez dute baina, printzipioz hori eztabaidatuko bileran. Eskultura egiteko beharrezko materialaren ordainketa herriaren kargu hartu behar den eta hori egitekotan, eskultura non kokatu erabakiko dute. Amaitzeko, galdera eta eskaerentzako tartea zabalduko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun