Urdazubi-Zugarramurdi eta Baztango herrietako eskolak murrizketen kontrako elkarretaratzeekin segitzen dute. Azkenekoa Arizkunen egin zuten, urtarrilaren 31n. Inauterietako atsedenaldiaren ondotik, otsailaren 19an Erratzun eta otsailaren 21ean Arraiozen elkartuko dira. Elizondoko San Francisco Javier eskola Publikoko irakasle eta familiek ere hamabortzean behin eskolak hasi aitzin Elizondoko plazan murrizketen kontra adierazteko elkarretaratzeak antolatu dituzte. Hurrengoak otsailaren 22an eta martxoaren 8 eta 22an izanen dira.