Errenteriako Andra Mari abesbatzak kontzertua eman zuen urtarrilaren 26an Elizondoko elizan. Hala, Juanito Erasoren omenez egin den zikloari hasi bezalaxe, kantuan, eman zioten akabaila. Eduardo Zubikoa eta Ana Mari Marin antolatzaileak gustora zeuden jendearen erantzunarekin, bi mila pertsona inguru bertaratu baitira Juanito Erasoren heriotzaren hamargarren urteurreneko ekitaldietara. Bide batez, beraien laguntza eskaini duten elkarte, entitate eta norbanakoei ere eskerrak eman nahi izan dizkiete.