Bidasoaldeko Hazi Sareak antolatuta Bertako Haziaren Eguna otsailaren 23an ospatuko da Elizondon. Aitzineko edizioetan beranduegi izaten zela ikusita (martxoan eta apirilean egin dira) otsailaren 23a aukeratu dute aurten. Lekua ere aldatu dute eta Elizondon eginen dute, «uste baitugu jende gehiagora iritsiko dela gure mezua».
Jakoba Errekondok ere parte hartuko du, alde batetik goizean azalpenak ematen eta bertzetik eguerdian Kultur Etxean eginen den mahainguru batean.
Egitaraua 10:30ean abiatuko da, hazien trukaketa eta informazio banaketa eginez. Eguraldiaren arabera, Elizondoko plazan edo Merkatu Plazan eginen da. Eguerdian, aipatu bezala, Jakoba Errekondorekin mahaingurua eginen da Arizkunenean; bertan izanen dira Nafarroako eta Euskal Herriko Hazi Sareetako ordezkariak. Ondotik, 13:30-14:00 inguruan bazkaria izanen da gaztetxean eta bazkalondoan, kantalditxo bat Guajiroen eskutik.