Baztan Rugby Taldeko parte hartzaile izan nahi dutenek, horretarako aukera dute, bazkide kanpaina abiarazi baitute. Taldeari bultzada eman nahi dietenek, bi motatako elkarkidetza dute aukeran: bazkide laguna edo bazkide babeslea izatea. Lagunak 15 euroko urteko saria ordaindu beharko du eta babesleak berriz 30 eurokoa. Emandako laguntzaren truke bazkideek zelaiko tabernan eskaintzak, materialetan deskontuak, informazio eguneratua... jasoko dute.
Bazkide lagunek pintxo, garagardo edo tragoxka bat musutruk hartzeko aukera izanen dute BRTETXE elkartean partidu ondorengo Hirugarren Denboretan. Zelaian duten tabernan ere tragoxkak merkeago izanen dituzte. Baztango Rugby Taldearen materialean deskontuak, baita taldeak antolatutako bidai eta ekintzetan ere. Bertzalde, Taldeari buruzko informazio zehatza eta eguneratua jasoko dute whatshap edo emailez. Azken orduko emaitzak, klasifikazioak, laburpen eta argazkiak eskuratuz. Azkenik, urteroko festarako sarrera doan izanen dute. Bazkide babesleek onura guzti hauetaz gain, urteroko festako afaria dohainik eta taldeak egiten duen Bazkideen Batzarrera joateko eskubidea ere izanen dute.