Udal Gizarte Zerbitzuetako lantaldea aurkeztu dute

TTIPI-TTAPA 2013ko otsailaren 19a

Gizarte Zerbitzuetako lantaldea, Florentino Goñi eta Maite Oteiza zinegotziekin. Utzitako argazkia

4 profesionalek osaturiko taldea ari da Baztan, Urdazubi eta Zugarramurdin lanean

Gizarte zerbitzuak indartzeko helburuz, u­rriaz geroztik lantalde berria ari da Baztan, Urdazubi eta Zugarramurdin lanean. Lau profesionalek osaturiko taldea da: Elena Urtasun, gizarte langilea; Aran­txa Gamio, hezitzailea; Laura Andresena, gizarte langilea eta Irene Iribarren, administraria. Etxez etxeko langileekin osatzen dute zerbi­tzua. Astelehenetik or­tziralera goizez eta zenbait arratsaldez arreta zuzena eskaintzen dute Baztango Balleko Etxean eta ortzegunetan Urdazubi eta Zuga­rramurdin.
 
Duela urte eta erdi inguru, Gizarte Zerbi­tzuetako arloak gutxieneko zerbitzuak ez zituela betetzen ikusita, arlo hori indartu nahi izan zuen udalak. Izan ere, Urdazubi eta Zugarramurdirekin batera ematen da zerbitzua eta 2012ra arte, etxez etxe­o hiru langile eta erdi eta gizarte langile bakarra zeuden 8.000 bizilagunendako. Lan talde be-rria osatuta, onarrizko zerbitzuak betetzen dira, lau profesional eta 3,5 etxeko langile ari baitira lanean. Harrera, orientazioa, aholkularitza, balorazioa eta diagnostiko soziala egin eta prebentzioa eta sustapen soziala lantzen dituzte. Lau programatan banatzen dute egitekoa. Harrera eta orientazio soziala, autonomia per­tsonala sus­tatu eta men­dekotasuna duten pertsonei laguntzekoa, gizarteratzekoa eta haur eta familiei zuzendutakoa. Talde hau osatu zenetik, ekimen desberdinak jarri dituzte abian: elikagai bankua, guraso eskola...

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun