Giltxaurdi SLUk, Elizondoko igerilekuak kudeatzen dituen enpresa publikoak, bazkide berriak lortzeko kanpaina egiten ari da otsailaren 4tik martxoaren 17a arte.
Zure lagunak gure lagunak direlako izenarekin, instalazioko bazkideak diren pertsonen bitartez bazkide berriak lortzea izango da helburua, lehenengo pertsona hauek ere sarituz.
Bazkideak, lagun bat bere izenean abonatzeko kirolgunera ekartzen badu, hilabete bateko kuota dohainik izango du. Berarekin etorritako lagunak berriz, hasierako matrikula kuotarik ez du ordaindu beharko.
Bazkide berriak lortzeaz gain, igerilekuarekin harremana duten pertsonak ere saritu nahi ditu enpresa publikoak, «azken finean beti ez dauden pertsonengana jotzen dugulako, momento batzuetan ditugunak ahaztuz». Ho-rregatik, kanpaina aprobetxatu nahi duen edozein pertsona bazkidea den bertze pertsona batengana jo beharko du.
Bertze edozein informazioa lortzeko Giltxaurdi igerilekuetako harreran galdetu dezake edonork (Igerilekuan bertan, 948 452301 telefonoan, giltxaurdi@ hotmail.com e-postan).