Autoestima nola hobetu ikasteko prestakuntza saioa otsailaren 20an Elizondon

Ttipi-Ttapa 2013ko ots. 19a, 10:21

Arizkuneneako azkeneko solairuan izanen da 17:00etan

IES Lekaroz-Elizondo BHI Guraso Elkarteak antolatu du hitzaldia Herrikoa Federazioaren laguntzarekin. Asteazkenean izanen da Arizkuneneako azkeneko solairuan 17:00etan. “Autoestima nola hobetu” gaia oinarrian hartuta, zalantzak argitu eta aholkuak jasotzeko aukera izanen da. Tartean ikasketekiko motibazioaz ere hitz eginen dute.

IES Lekaroz-Elizondo BHI Guraso Elkarteak antolatu du hitzaldia Herrikoa Federazioaren laguntzarekin. Otsailaren 20an, asteazkenean izanen da Arizkuneneako azkeneko solairuan 17:00etan. “Autoestima nola hobetu” gaia oinarrian hartuta, zalantzak argitu eta aholkuak jasotzeko aukera izanen da. Tartean ikasketekiko motibazioaz hitz eginen dute. Motibazio motak, helburu egokiak ezagutzea, zailtasunak identifikatzea eta motibazioa pizteko moduak azalduko dituzte. Hizlaria Carmen Nieto Garcia izanen da, berdintasunen arteko formatzailea eta Herrikoa Federazioa prestakuntzaren koordinatzailea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun