66 konpost ontzi banatuko dituzte aste honetan Baztanen

Ttipi-Ttapa 2013ko otsailaren 19a

Banaketa asteartea eta ortzegunean eginen dute eta aitzinetik bilera informatiboak deitu dituzte

Banaketa otsailaren 19an eta 21ean eginen dute eta ohikoa denez, aitzinetik bilera informatiboa antolatu dute. Arratsaldeko 06:00etan, asteartean Arizkunenean eta ortzegunean, ordu berean, Anizko elkartean bilduko dira. Bilera irekiak dira eta konpostaren ingurukoak azaltzeaz gain, hurrengo kanpainarako izena emateko aukera ere izanen da.

Geroz eta gehiago dira konpost egiteko erabakia hartzen dutenak, horregatik, konpost ontzi gehiago banatzeko beharra sortu da. Berriki 72 konpost ontzi banatu dituzte Bortziriak eta Malerrekan eta aste honetan Baztango 66 familiak jasoko dute beharrezko materiala.

Banaketa otsailaren 19an eta 21ean eginen dute eta ohikoa denez, aitzinetik bilera informatiboa antolatu dute, kasu honetan bi bilera izanen dira.  Arratsaldeko 06:00etan, asteartean Arizkunenean eta ortzegunean, ordu berean, Anizko elkartean bilduko dira. Baztango itxaron zerrendako lehenbiziko 66 familiari deitu zaie, baina bilera irekia da eta konpostaren inguruan interesa duen edozein joaten ahal da. Konposta zer den azaldu, nola egiten den, zer botatzen ahal den eta zer ez... azalduko dute. Partehartzaileek galderak egiteko aukera ere izanen dute. Gainera, hurrengo kanpainarako izena emateko aukera ere izanen da, horregatik, Baztango Udalak herritarrei bilerara agertzeko deia luzatu die.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun