Haur eta gazte kantarien II. topaketa antolatu dute Iruritan otsailaren 23an

TTIPI-TTAPA 2013ko otsailaren 21a

Haur eta gazte kantarien topaketa eginen da larunbatean, iaz 150 haur inguru elkartu ziren ekimenaren lehenengo edizioan.

Iruritako parrokian kantuan arituko dira 19:00etatik aitzinera

Larunbatean, inguruko haur eta gazteak kantuan arituko dira Iruritako parrokian 19:00etatik aitzinera. Iaz lehenengoz egin zuten ekimena eta izan zuen arrakasta ikusita aurten errepikatu eginen dute. Elizondoko abesbatzak, Iruritako parrokiaren eta Guraso Elkartearen laguntzarekin, antolatu du kantaldia. Pasa den urtean, 150 haur inguru elkartu ziren eta aurten ere, haur andana bilduko da. 

Larunbatean, otsailaren 23an, inguruko haur eta gazteak kantuan arituko dira Iruritako parrokian 19:00etatik aitzinera. Iaz lehenengoz egin zuten ekimena eta izan zuen arrakasta ikusita aurten errepikatu eginen dute. Elizondoko abesbatzak, Iruritako parrokiaren eta Guraso Elkartearen laguntzarekin, antolatu du kantaldia. Aurreiritziak gainditu eta musika korala ezagutzeko bidea izanen da. Kantuan gozatu, mugimendua landu eta bide batez, haur eta gazteek  kultur ekitaldietan parte hartzea bultzatzea da topaketaren helburua.

Iaz 150 haur inguru elkartu ziren eta aurten ere, haur andana bilduko da. Elizondoko abesbatza ttiki, Giltzarri txiki, Baztango Herrietako eskolak, Baztan Ikastola, San Franzisko Javier Ikastetxea eta Lekaroz Bhiko ikasleek abestuko dute. Pianoa jotzen Rodrigo de Vera ariko da, akordeoian Gurutze Aizpuru eta Izaskun Iparragirre eta zuzendari lanak Kristina eta Maki Urtasunek beteko dituzte.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun