Elizondoko kontrabandisten eskulturen harira emakumeak errespetatzea eskatu du Udaleko Berdintasun Batzordeak

TTIPI TTAPA 2013ko otsailaren 18a

Elizondon paratu eta gero kendu zen eskultura. Juan Mari Ondikol

Elizondon paratu zituzten eta berriz paratu nahi dituzten kontrabandisten eskulturen harira bere iritzia plazaratu du Baztango udaleko Berdintasun Batzordeak. Batzordearen erranetan, Elizondoko herriko batzarrak artistari hiru eskakozin bete zedin erran zion, Baztango harri gorriz egina izatea, irudietako batekburukoa eramatea eta emakume bat irudikatzea, baina bi lehenbizikoak bete baldin badira, ere, emakumerik ez da ageri.

Elizondon paratu zituzten eta berriz paratu nahi dituzten kontrabandisten eskulturen harira bere iritzia plazaratu du Baztango udaleko Berdintasun Batzordeak. Batzordearen erranetan, Elizondoko herriko batzarrak artistari hiru eskakizun bete zedin erran zion, Baztango harri gorriz egina izatea, irudietako batekburukoa eramatea eta emakume bat irudikatzea, baina bi lehenbizikoak bete baldin badira, ere, emakumerik ez da ageri.

Batzordearen ustez, Nafarroako Emakumeen eta Gizonen Aukera Berdintasunerako Planarekin eta Estatuko Berdintasun Lege Organikoarekin talka egiten du egoera honek eta afera garrantzitsua da, «ez bada legeak diolako, behintzat biztanleriaren %50a izateagatik zor zaigu errespetua eta arlo publikoan, behingoz, presentzia izatea eta emakumeen lana ikustaraztea. Landa eremuan ere emakumeek sufritu izan dute berdintasun aukera falta hori».

Berdintasunerako Udal Batzordeak ez du bertze aukerarik galdu nahi, «aspaldi erabaki genuen emakumeen kontrako erasoei aitzinerat egitea eta eraso jonek, berriz ere, izkutarazten gaitu arlo publikotik baztertuz». Emakumeek kontrabandoan parte hartu zuten eta hori ukatzerik ez dagoela dio Berdintasun Batzordearen idatziak, «ez gaude ados emakumearen presentzia baztertzen duenarekin, emakume zein gizonentzat berdintasun aukerak defenditzen ditugulako, ez dugu horrelako egoerarik gure herrietan onartzen ahal, ez soilik legeak babesten gaituelako, baizik eta justizia sozialean oinarritzen den aukera berdintasunean sinisten baitugu».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun