Iruritako ur-bilketa zabaltzeko lanak kontratatuko ditu Baztango udalak

Ttipi-Ttapa 2013ko otsailaren 7a

Lanak egiteko 288.287 euroko aurrekontua onartu dute

Lanen aurrekontua 288.287 eurokoa da eta Udalak Nafarroako Gobernuaren diru-laguntza jasoko du. Kontratazioa egiteko, lau enpresei luzatu die gonbidapena udalak. Aurkezten dituzten proposamenen artean aukeratuko dute nork izanen duen lanak aurrera eramateko ardura.

Iruritako ur-biltegia handitzeko lanak aurrera eramanen ditu Baztango Udalak. Nafarroako Gobernuarekin akordioa lortu dute eta orain, lanak eginen dituen enpresa kontratatzera doaz.  288.287 euroko aurrekontua adostu dute, zergak kanpo. Kontratazioa negoziazio bidez eginen dute eta horretarako lau enpresei luzatu die gonbidapena udalak. Aurkezten dituzten proposamenen artean aukeratuko dute nork izanen duen lanak aurrera eramateko ardura.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun