Saria balio gabe geratu baino hiru egun lehenago, urtarrilaren 4an, agertu zen irabazlea. Arraiozko Zapitor bordako Jose Elizagoienek eraman du aretzea etxera. San Anton egunean egin zuten zozketan 3288 zenbakia izan zen saritua, baina jabea ez zen ageri. Antolatzaileek saria eman gabe geratuko zela pentsatzen hasiak ziren. Bila eta bila zebiltzan, Errifa irabazlea Adela janari dendan saldu zutela zekiten, aitzineko eta gibeleko zenbakiaren jabeak agertu ziren, baina irabazlea falta zen. Azkenean, agertu da eta aretzeak badu jabea.