Inauterietan tanborrada izanen dela jakinarazi du Elizondoko herriak

TTIPI TTAPA 2013ko otsailaren 1a

Igande honetan akituko da izen emateko epea

Aurten Elizondoko inauterietan tanborrada izanen dela jakinarazi dute alkate eta kargodunek eta apuntatzeko epea igande honetan, otsailaren 3an akituko da.

Aurten Elizondoko inauterietan tanborrada izanen dela jakinarazi dute alkate eta kargodunek eta apuntatzeko epea igande honetan, otsailaren 3an akituko da.

Tanborrada otsailaren 8an, ortziral arratsekko 8:00etatik 10:00etara eginen da, Herriko Etxetik abiatuta eta akabailan pintxoak banatuko dira.

Entsaioa urtarrilaren 6an, asteazken arratsaldeko 8:00etan eginen da Merkatuko Plazako gorapean. Tanborra otsailaren 8an, Herriko Etxean eginen da 19:15ean. Tanbor bakoitzarengatik 20 euro ordaindu beharko da, baina ongi bueltatzen duenari 10 euro itzuliko zaizkio. Hondatua itzultzen bada, aldiz, partxea jarri behar bada 15 euro ordaindu beharko da, galdutako makil bakoitzarengatik euro 1 era tanbor osoa hondatzen bada 60 euro.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun