Baztandarren Biltzarraren 50. urteurrenerako kantua egin dute

Ttipi-Ttapa 2013ko urtarrilaren 31

Trikidantz taldeak jarriko dio musika ukitua 50. urteurrenari «Baztanen eskuara barra-barra» abestiarekin.

«Baztanen eskuara barra-barra» lema zabaltzen du abestiak

«Baztanen eskuara barra-barra» lema zabaltzen du abestiak. Hitzak Fernando Anbustegi elizondotarrak idatzi ditu, eta Trikidantz taldeak musikatu. Erratzuko Xabier Ospital, Elizondoko Jon Mindegiak eta elkarteko zenbait kidek ere parte hartu dute ahotsetan. Entzun abestia

Mende erdia bete du Baztandarren Biltzarrak eta urteurrena behar bezala ospatzeko kantua ere egin dute. Orain arteko lelotik, «Eskuarak batzen gaitutik» pauso bat haratago eman eta «Baztanen eskuara barra-barra» dio lema berriak. «Elkartu. Dantzatu. Mintzatu. Eskuaraz gozatu. Mingaina, bihotza, herria, eskuaraz aberastu Herriak, bihotzak, mingainak eskuara maite baitu!» diote behin eta berriz abestian. Hitzak Fernando Anbustegi elizondotarrak idatzi ditu, eta Trikidantz taldeak musikatu. Erratzuko Xabier Ospital, Elizondoko Jon Mindegiak eta elkarteko zenbait kidek ere parte hartu dute ahotsetan. Entzun abestia

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun