Giro ederrean ibili dira Aniz eta Berroetako gazteak

TTIPI-TTAPA 2013ko urtarrilaren 31

Berroeta eta Anizko gazteak, Anizko inauterietan. Utzitako argazkia

Urtarrilaren 19an izan ziren Anizko inauteriak. Egun bakarreko bes­ta ez aski nonbait, eta bezperan Mendiarte Kultur elkartean afaldu zuten gazteek. Goizeko ordu ttipiak artio iraun zuten, baina halere, biharamunean goizik berriz Elkartean ziren gosaltzeko prest.

Eguerdia pasatua zela, etxez etxeko eskea hasi zuten Sonborrotik, trikitixa eta panderoaren laguntzarekin. Puxkak xaretoan bildu ondotik ilunabarrean berriz ere Mendiarterat itzuli ziren bildutako xin­garra, xixtorra, arraul­tze­ak... afaltzera.  Aski gustura ibili ziren 16 aniztar eta berrotar Anizko inauterietan. Urtarrilaren 26an, anizta­rrak izan ziren Berroetarat joan zirenak. Aspaldiko partez bezperan, Berroetako base­rrietan barna ibil dira puxkak biltzen, eta larunbatean herrian etxez etxe.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun