Inauteri giroa herriz herri hedatuko da

TTIPI-TTAPA 2013ko urtarrilaren 31

Asteburu honetan inauteak izanen dituzte Zigan, Azpilkuetan eta Arraiozen. Utzitako argazkia

Baztango herri eta auzo bakoitzak bere ospakizunak izaten ditu. Anizen, Berroetan eta Oronozen, erraterako, egin dituzte inauteriak, Erratzun Gizakunde ere ospatu dute eta orai bertze ospakizunen txanda da. Otsailaren lehen aste hondar honetan zenbait herritan izanen dituzte inauteak.
 
Azpilkuetan otsailaren 1ean eta 2an izanen dituzte inauteriak. Urtero bezala, ortzilerian gosaldu ondotik, Zuaztoi, Urrasun eta Arbiltoa auzoetan etxez etxeko bisita eginen dute. Gauez, denak elkartean biltzen dira afaltzeko. Larunbatean, berriz, gosaldu ondotik Apaioa auzoa eta herriko etxeei bixita eginen diete eta akitzeko elkartean bilduko dira paella eder bat afaldu eta inauteak akitzeko.
 
Zigan otsailaren 1ean, ortzilerian orakundeak ospatuko dituzte, auzo eta herrian eskean ibili, bazkaria, jokoak eta txokolatada. Eta iñauteriak auzo eta baserrietan goizetik hasita. Otsailaren 2an, larunbatean, herriko ibilbidea eginen dute eta dan­tzaldia Angel Marirekin. Gero, ostatuzarrean afaria izanen dute. Izen emate lista sozidadian dago.
 
Arraiozen ere asteburu honetan izanen dira inauteriak. Otsailaren 1ean, ortzileri goizeko 9:30ean gazteak ostatuen elkartuko dire gosaltzeko. Gosaldu ondoan bordetako itzulie eginen dute Jaione akordeoilariek lagundute; bordetako itzulie akitu ondoan Batzartegien afalduko dute. Otsailaren 2an, larunbatean 10:00etan gazteak ostatuan elkartuko dira gosaltzeko. Gosaldu ondoan herriko etxeetan barna itzulie eginen dute Jaione akordeoilariak lagunduta. 21:30ean afariea izanen da Batzartegien nahi duten herritar guziendako. Afal-ondoan Jaione eta Irunek soinua joko dute. Besta-giroak goizalderaino iraunen du.
 
Elbeten ere, larunbat honetan eginen dituzte inauteriak. Goizean, ongi gosalduta indarrak hartu ondotik etxez etxe puxke bil­tzen ibiliko dira. Gauean he­rritar guziendako afaria izanen da Posadan, akordeoi doinuek lagunduta.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun