Elizondoko Foruzaingoko komisariak segurtasuneko prebentzio-kanpaina bat abiatu du, bere eraginpeko zonaldeko enpresa eta saltokietan, bi helbururekin: agenteek betetzen dituzten zerbitzuen berri ematea, eta haiekin batera prebentzioko lankidetza sustatzea, auzolanean.
Modu horretan, Foruzaingoak zonaldeko 600 enpresa eta saltoki baino gehiago bisitatu eta gida bat eman die beren arriskuak azter ditzaten eta, horren ondorioz, lapurretak eta kalteak ekiditeko. Halaber, segurtasun-eskuliburu bat eman diete, eta bertan gomendio batzuekin batera, Foruzaingoak eskaintzen dituen zerbitzuen zerrenda azaltzen da.
Prebentzioko patruilak ere egiten dituzte, gauean bereziki, zonalde horretako enpresa eta saltokietan. Iaz era horretako 4.000 zaintza inguru egin zituen.