Ernesto Prat Urzainki Littlek, bere lehen eleberria aurkeztu zuen urtarrilaren 11n Elizondoko gaztetxean. Aurkezpenean azaldu zuenez «azkeneko urteetan Espainiako estatuak euskal militante iraultzaileen aurka abiaturiko salbuespen eta jazarpen egoera orokorraren emaitza da». Liburua salgai dago leku hauetan: Erratzu (Zubi Punta ostatuan eta Altxuko dendan); Arizkun (Dolatxean) eta Elizondon (Fantxike, Axular, Kiliki eta Intza ostatuan).