Urte berriarekin batera, murrizketen kontrako elkarretaratzeei ekin diote berriz ere Baztan eta Urdazubi-Zugarramurdiko herrietako eskolek. Urtarrilaren 22an, Amaiurren egin zuten argazkian ageri den kontzentrazioa. Hurrengo urtarrilaren 31n, arratsaldeko 4:45ean eginen da Arizkungo plazan.