Oraino ez da jaberik agertu San Anton eguneko aretzearentzat

TTIPI-TTAPA 2013ko urt. 30a, 16:13

Oraino jaberik ez duten behi eta aretzea Elizondoko plazan. Juan Mari ONDIKOL

Otsailaren 6a izanen du saria eskuratzeko hondar eguna

Giro ederrean joan zen San Anton eguna Elizondon eta urteroko ohiturari eutsiz, goizetik, Francisco Joaquin de Iriarte Zahar Etxearen aldeko errifaren azken txartelak saldu zituzten albinteek karrikaz karrika. Amaiurko eskolako Nahia Zaldai, Urko Isuskiza, Antton  Urrutia eta Malen Beikak atera zituzten bolatxoak. Lehenbiziko saria, aretzea 3.288 zenbakiari egokitu zitzaion; bigarrena, zerria, 1.412ari; hirugarren saria, bi bildots 7.241 zenbakiari eta azken saria, magra 3.164 txartelaren jabeari.

Baina oraino, hau idazterako orduan, ez da behi eta aretzearen jaberik agertu. Beraz, 3.288 zenbakiaren jabeak otsailaren 6a baino lehen jakinarazi beharko du.

Bigarren saria, zerri ederra, Iruritako Ana Lakostarendako izan da; hirugarren sariko bildo­tsak, Elbete-Elizondoko Andres Burgetek eraman ditu eta laugarren saria, urdaiazpikoa, Arizkungo Mari Cruz Sobrinori egokitu zaio.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun