Xauliren Eguberrietako saskia Oizko Juanito San Miguelentzat

TTIPI-TTAPA 2013ko urtarrilaren 30a

Utzitako argazkia

Ezintasun psikikoa duten pertsonekin lan egiten duen elkarteak urteroko legez zozketa egin du eguberrietan. Beraien lanarekin segitu ahal izateko diru iturria bihurtu da zozketa eta eskualdeko komertzioen laguntza izaten dute horretan, haiek emandako produktuekin saski ederra osatzen baitute eta denei eskerrak eman dizkiete Xaulitik. Zozketa, urtarrilaren 6an izan zen, Haur Loteriarekin batera, eta saritua suertatu zen zenbakia 875a izan zen. Oitzeko Juanito San Miguel izan zen sariduna. Urtarrilaren 12an, bere emazteak jaso zuen saria Xauliko partaideen eskutik. Larunbatero ekintzak antolatzen ditu Xauli elkarteak Elizondon. Zozketarako txartelak saltzen eskuratutako diruari esker, beraien lanean segitzeko aukera izanen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun