Errenteriko abesbatzak kontzertua eman zuen urtarrilaren 26an Elizondoko elizan. Maisutasunez abestu zuten, beraien ahots eztiekin bertaratu zirenen gozamenerako. Escudero konposatzailearen meza, Mendelssohnn bost pieza eta Maitia nun zira eta Agur Jaunak abestiak interpretatu zituzten. Honela, zikloari hasi bezalaxe, kantuan, eman zioten amaiera. Eduardo Zubikoa eta Ana Mari Marin, antolatzaileak gustora daude jendearen erantzunarekin, 2000 pertsona inguru bertaratu baitira Juanito Erasoren heriotzaren hamargarren urteurreneko ekitaldietara. Bide batez, beraien laguntza eskaini duten elkarte, entitate eta norbanakoei ere eskerrak eman nahi izan dizkiete.