Arraiozko HiperSimplyko gerentearen dimisioa eskatu du LAB sindikatuak

TTIPI TTAPA 2013ko ots. 1a, 08:32

LAB sindikatuko ordezkariak eta Hipersimplyko langile ohiak, urtarrilaren 31n Arizkunenean egindako agerraldian. Utzitako argazkia

Langileen eta sindikatuen aurkako jazarpenak salatu ditu

«Ez dago lan harremanak normalizatzerik enpresak pertsona horrek bertan jarraitzen badu, egon zitekeen konfidantza guztia eta zubi guztiak aspaldi xehetu dituelako». Solas horiekin, Arraiozko HiperSimply supermerkatuko gerentearan dimisioa eskatu du LAB sindikatuak.

«Ez dago lan harremanak normalizatzerik enpresak pertsona horrek bertan jarraitzen badu, egon zitekeen konfidantza guztia eta zubi guztiak aspaldi xehetu dituelako». Solas horiekin, Arraiozko HiperSimply supermerkatuko gerentearan dimisioa eskatu du LAB sindikatuak.

Sindikatu honetako kideek, supermerkatuko langile ohi batzuekin agerraldia egin zuten urtarrilaren 31n Elizondoko Arizkunenean. Bertan errandakoaren arabera, «ez da gai berria Hipersimply zentru komertzialeko arazoena. 2010eko udaberrian ireki zutenetik, hainbatetan sindikatu ezberdinek salatu izan baitugu bertako langileek pairatzen zuten egoera. Arrazoiak aunitz izan dira, eta aunitz izaten jarraitzen dute».

Halere, arazo nagusienak Pierre Elorga gerentearen gestioan zentratzen zirela azpimarratu nahi izan dute, «pertsona honen zuzendaritzapean, lantegi honetan, langileen eta edozein pertsonak izan ditzakeen oinarrizko eskubideak zapalduak baitziren, beldurra eta mehatxua erabiliz», LABen erranetan. Denbora honetan zenbait salaketa jaso ditu gerenteak, horietatik larriena eraso fisiko batengatik langile batek jarritako salaketa izan zen eta «Iruñeko 3. Sozial epaitegiak Pierre Elorga kondenatu du langile batekiko irainengatik». Sindikatu bateko kide bat langileentzako informazioa uztera zihoanean «modu txarrean eta bultzaka atera zuen, sindikatuak bertan soberan zeudela erranez».

LAB sindikatua prest dago harremanak normalizatzeko, baina horretarako baldintza bakarra jartzen dute, pertsona hau bertatik joatea. «Hori emanez gero posible litzateke harremanak normalizatzea, baldin eta langileen baldintzak normalizatuko balira eta langileen nahiz sindikatuen eskubideak errespetatuak izanen balira», dio. Aldiz, langileen eta sindikatuen aurkako jazarpenak bere horretan segituko balu, LAB sindikatuak «egoera salatzen jarraituko du eta bere esku dagoena eginen du egoera aldatzeko».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun