Larunbat honetan ospatuko da Gizakunde eguna

Ttipi-Ttapa 2013ko urtarrilaren 25a

Gizakunde ospatuko dute asteburu honetan Erratzu eta Arizkunen.

Arizkunen hasi eta Erratzun amaituko da besta

16:00etan Arizkungo Gamioxarrean merenduarekin hasiko dute besta. Mozorrotu eta Erratzu aldera abiatuko dira gero, bidean sagardantza emanaldiak eskainiz. Erratzura ailegatu eta fanfarre, joaldun, dantzari, txistulari eta Jantzilorekin eskea eginen da. 21:00etan jantziloren epaiketa bertsolariekin eta ondotik afaria eta besta.

Asteburu hontan ospatuko da Jo ala Jo eta Erratzuko elkarteak elkarrekin urtero antolatzen duten Gizakunde eguna. 16:00etan Arizkungo Gamioxarrean merenduarekin hasiko dute besta. Mozorrotu eta Erratzu aldera abiatuko dira gero sagardantza emanaldiak eskainiz.19:00ak aldera Erratzura ailegatu eta fanfarre, joaldun, dantzari, txistulari eta Jantzilorekin eskea eginen da. 21:00etan Erratzuko plazan jantziloren epaiketa eginen da eta aurtengoan bertsolariek girotuko dute momentua. Ondotik afaria eginen dute. Antolatzaileek erran dutenez, afarira mozorrotuta joatea derrigorrezkoa da. Afalondoan, bestarako tartea ez da faltako.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun