Baztango artzain amerikarrek bere esperientziaren berri eman zuten Lazkaoko Astotxoaren Egunean. Euskal Artzainak Ameriketan elkarteko ordezkariekin batera, Alejandro Cordoba eta Joxe Iturralde azpilkuetarrak eta Rafael Lizasoain elizondarra joan ziren urtarrilaren 13an Lazkaora eta bere oroitzapenak azaldu zituzten.
Hala nola, Alejandrok lur azpian nola sukaldatzen zuten, Joxek kanpamenduaren inguruan hartza zebilela eta eraman zuen ikaria edo Rafaelek, aretzearen neurria zuen ardia harrapatu eta lurretik arrastaka eraman zuela gogoratu zuten.
Erakusketa ikusgarria plantatu zuten Lazkaon, ardi kanpo eta guzi. Euskal Artzainak Ameriketan elkarteak eskerrak eman ditu harrerarengatik eta erakusketa hau bertze herrietara eramatea ere espero du, artzainen bizipenen berri emateko.